XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina Tulumen aztarnarik ez zegoen inondik.

Oihana erdibitzen zuen asfaltu zuzena baizik ez neukan han parean.

Bat-batean, berriro ikusi nuen zilarrezko argi zuria eta Kubricken xafla, Taumararen ispilua, edo dena delako Jainko Haserretuaren miraria.

(Egia esan, metalezkoa baino gehiago, beirazkoa iruditu zitzaidan ordukoan, baina lehengo berbera zen, zalantzarik gabe).

Argi hondar nola bihurtzen zen ikusi nuen gero, eta azkenik deus ez.

Balazta sakatu eta arrasto bila hasi nintzen bigarrenez ere, baina lehenengo aldian bezala, basoko soinu zantarra baizik ez nuen topatu ahal izan.

Nire buruko argi urriak arrazoirik sekula ez zuela aurkituko eta, POSTWORKekoek emandako aukera profesionalera mugatu nituen neure pentsamenduak.

Erotuko nintzen bestela.

Bai, alajaineta.

Erotzekoa zen hura.

Bidean jarri eta aurrerantz jo nuen berriro, baina han, ezinezkoa zen lekuan, La Posadita agertu zen ostera ere.